Arkaute udalak presionatzen ari da Udaltzaingoko EPE bateratuan parte hartu dezaten

2017/06/01
ELAk jakin du Arkaute Euskal Polizia eta larrialdien akademia udalak presionatzen ari dela, aurreikusita daukan udaltzaingoko EPE bateratura batu daitezen. Mehatxu egiten ari da, ezezkoan dauden udalei esanez formula berri honetara batzen ez badira, udaltzain berrien ikastaroa eta ikastaroa beraren eta udaltzainen gastuei aurre egingo ez diela esanez. Hau oso larria da udalentzat; izan ere, kostu ekonomiko handia suposatzen du.

ELA aurrez ere eredu honen aurka azaldu da, izan ere, prozesua bateratzen da, bai, baina baita udaltzaingo ezberdinak uniformizatu ere, eta hau, ELAk defendatzen duen gertutasuneko polizia ereduarekin ez dator bat. Herritarrentzako gertukoa den udaltzaingoa bat nahi baldin bada, udalerriko ezaugarriak kontutan hartu behar dira (Euskara perfilak, udaleko kaletegia, udal ordenantzak…).

Gogoratu behar dugu, gaur egun, EAEko udaltzaingo ezberdinetan, %30etik gorako behin behinekotasun tasa dagoela, sektoreko hitzarmenak (UDALHITZ), tasa hau %6ra mugatzen duen bitartean. ELAtik udaletxe guztiei exijitzen diegu behin behineko langile interinoen lanpostuak egonkortu eta kontsolidatzeko prozesuak martzen jarri ditzatela. Eusko Jaurlaritzaren eredu honekin ez dira ez lanpostuak egonkortzen ezta kontsolidatzen ere.

ELAk Arkauteri exijitzen dio berehala mehatxu eta xantaiak egiteari utzi diezaiola eta EUDELi exijitzen diogu Arkaute aurrera eramaten ari den mafia estiloko praktika honen aurka posizionatu dadila, izan ere, udal autonomiaren aurka doa praktika hau, oraindik ere, EPEak deitzeko eskumena, udalena da eta.