Grebaren aldeko lehen ordezkarien batzarra eta manifestazioa
2012/09/07
Irailaren 26ko greba orokorraren aldeko lehen batzarra egin da gaur Bilbon. Egunotan gainontzeko eskualdetan ere batzarrak eta manifestazioak izango dira grebaren beharra aldarrikatzeko. Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiak adierazi du sindikatuak Rajoyren neurrien aurka bere esku dagoen guztia egingo duela, eta greba ezinbestekoa dela erasoei aurre egiteko.
ELAko idazkari nagusiak “desobedientziarik gabe, ez dagoela berezko politikarik”, azpimarratu du eta alderdi politikoei proposamenak argitzea eskatu die.
Bestalde, atzo Madrilen Rajoyren eta Merkelen arteko goi bilera antzerkitzat jo du, “jakinaren gainean erreskatea etorriko dela berandu baino lehen”.