Mendiguren y Zarrauako langileak gotortu egin dira erreformaren aurrean
2013/03/13
Mendiguren y Zarrauako 250 langileek, Berriz eta Abadiñoko bi lantegietakoek, akordioa lortu dute, eskatutako helburu guztiak jaso dituena; horretarako, bederatzi eguneko greba egin ostean.
Enpresak lan-baldintzak nabarmen aldatzeko prozedura bati ekin zion, soldatak %15 jaisteko asmoz. Langileek xantaiari aurre egin zioten, eta borrokarako batasuna erakutsiz, enpresaren proposamena erretiratzea ez ezik, lan-erreformatik blindatzea ere lortu dute, egin daitekeen modurik egokienean: enpresa-hitzarmen baten bidez.
Akordioaren arabera aurrera-eragina mugagabea da, enpleguari eutsiko zaio, eta zenbait klausula gehiago dago —hitzarmena salbuestearen aurka eta mugikortasun geografikoaren aurka—. Lan-erreforma basati baten aurrean, eta lan-baldintzak hondatzen ahalegintzen den patronal baten aurrean, Mendiguren y Zarrauako langileek bidea erakutsi diete lan-baldintza duinen alde borrokatu nahi dutenei.