Esku-hartze sozialeko langileen deialdia azken murrizketak eta sektorean eman diren erasoak salatzeko
Hurrengoa uste dute Bizkaiko Esku-hartze alorreko ordezkariek:
1..- Guztiz kontraesankorra da behar sozialak handiagoak diren egoera honetan zerbitzu sozialetan murrizketa handienak ematen diren momentua izatea. Zerbitzu hauen erabiltzaileak esku-hartze soziala azken bide moduan erabiltzen duten pertsonak dira, horregatik eremu honek behar bezalako finantziazioa izatea aldarrikatzen dugu pertsona hauek bizitza duin bat izan dezaten, beraiek baitira murrizketa hauen ondorioz ematen ari diren zerbitzuen murrizketa edo desagerpena gehien pairatzen dutenak.
2.- Hau dena lan-baldintzak gero eta prekarioagoak diren egoera batean ematen ari da (soldata jaitsierak, jardunaldiak murriztea, plantilak txikitzea, hitzarmenaren ez-betetzeak...).
3.- Gure sektorean lan egiten dugun langile guztiek pairatu izan dugu eraso bat jasotzeagatik arrisku egoeraren bat edo zuzenean erasoak pairatu dituzten lankideak ezagutzen ditugu. Egoera hauek behar besteko langile faltagatik, formazio ezagatik, zerbitzuen estrukturazio egokien faltagatik eta protokolo egokien faltagatik ematen dira. Enpresa eta instituzioei exijitu nahi diegu benetan inplikatu daitezela eta hau finantziazioarekin lotuta dago.
4.- Gure sektorean ez dago lan-arriskuen ebaluazio egokirik eta hitzarmen kolektiboen negoziazioan ez du garrantzirik izaten.
5.- Langileok ere askotan ez dugu behar besteko kontzientziarik arriskuen aurrean, sahietsezintzat hartzen ditugu edo gure lanaren parte bezala.
Langile zein erabiltzaileek jasan ditugun azken erasoak ez dira istripu sahietsezinak. Ez dugu uste ere gero eta sarriago eta modu larriagoan ematea kasualitatea denik.
Gure lan-baldintzen prekarietatea eta gure atentzio jasotzen duten pertsona askoren desesperazioak arrisku hauek handitzen ditu.
Arduradun politikoek eta lanean ari garen entitateek ez dituzte arrisku hauek kontutan hartzen eta ez dituzte aurre egiteko neurriak hartzen.
Horregatik, egoera hau salatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean kontzentrazio bat egin dugu eta hemendik aurrera zerbitzu duin baten alde eta lan-baldintza duinen aldeko sentsibilizazio eta protesta kanpaina bat burutuko dugu.