Arandia Erresidentzia – Arrigorriaga

DomusVik behin eta berriro urratzen du greba eskubidea, egun arrunt batean baino langile gehiago ezarriz

DomusVik behin eta berriro urratzen du greba eskubidea, egun arrunt batean baino langile gehiago ezarriz
Jarraipen zabala izaten ari da langile falta, gehiegizko lan kargak eta protokoloa ez dela betetzen salatzeko greba.

DomusVik kudeatutako Arandia Erresidentziako zuzendaritzak oinarrizko greba-eskubidea etengabe urratu du deitutako hiru greba-egunetan. Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak jada neurriz kanpokoak izateaz gain, enpresak modu unilateralean erabaki du norrek bete behar zituen, eta solairu bakoitzean langile kopurua handitu ere egin du, egun arrunt batean egoten den ohiko langile-kopurua gaindituz.

Greba hau, hain zuzen ere, lan-karga handia, langile falta, bajen eta oporrak ez ordezkatzea eta prebentzio-protokoloak ez betetzea salatzeko deitu da; egoera horiek plantilla osasunaren arriskuan jartzen dute. Langileek adierazi dutenez, halako langile-ratioa ohikoa balitz, nabarmen hobetuko lirateke bai beren ongizatea bai emandako zerbitzuaren kalitatea.

Enpresaren jardunaren gainetik, grebaren jarraipena oso handia izan da. ELAk azpimarratu du lan-baldintzak hobetzeko eta kalitatezko zerbitzu baten aldeko borrokak jarraituko duela, benetako neurriak lortu arte eta lan- eta osasun-arloko araudia zorrotz betearazi arte.