Gune plataformak deituta elkarretaratzea Eusko Legebiltzarraren atarian pobrezia salatzeko

2014/02/06
Gune plataformak deituta elkarretaratzea Eusko Legebiltzarraren atarian pobrezia salatzeko
Ehunka pertsonak parte hartu du gaur goizean Eusko Legebiltzarraren aurrean sindikatu eta eragile sozialek "Nos arrastran a la pobreza y a la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lemapean deitu duten elkarretaratzean. Martxoaren 3an protesta ekintza egingo da Bilbon, egun horretan antolatu den ekonomia foroaren bueltan.

 

Gurean gero eta larriagoa eta handiagoa den arazo baten aurka borrokatzea: pobrezia. Hori da otsailean eta martxaoan zehar Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek antolatu dituzten protesten helburua.

Otsailean mobilizazioak egingo dira; 14an Lan Departamenduak Bilbon duen egoitzan; 20an Lanbidek Donostian duen egoitzan; 27an, berriz, hitzordua Iruñeako Parlamentuaren aurrean da. Martxoaren 3an protesta ekintza egingo da Bilbon, egun horretan antolatu den ekonomia foroaren bueltan. Martxoan bertan, 10etik 20ra mobilizazioak eskualdeetara zabalduko dira. Azkenik 22an bat egingo dugu Madrilen antolatu den Duintasunaren Martxarekin”.