Garaia da Gerdauri mobilizazioekin erantzuteko

2015/11/16
Garaia da Gerdauri mobilizazioekin erantzuteko
ELAk uste du aski esateko garaia dela. Zuzendaritzak nor kaleratuko duen hurrengoaren zai egoteko prest ez gaude, ez dugu nahi besoak gurutzaturik geratzea enpresaren salmentaren aurrean. ELAk asanblada deitzeko ordua dela uste du, langilegoari hitza emateko eta elkarturik duintasunez lanpostuak defendatzeko.

ELAren ustetan Gerdauko langilegoa egoera zail baten aurrean aurkitzen da, non ia egunero zuzendaritzak lankideak kaleratzen dituen. Azken asteetako gertakarien aurrean ELAk honako hau adierazi nahi du:

- CCOO, UGT eta USOk deituriko elkarretaretzeek euren ardura desbideratzea bakarrik dute helburu. Sindikatu hauek lan baldintzak okertu dituzte, asanbladak deitzearen aukerari uko egiten diote, langilegoa desmobilizatzea dute helburu, funtsean enpresa zuzendaritzaren morroiak dira.

- ELAk uste du aski  esateko garaia dela. Zuzendaritzak nor kaleratuko duen hurrengoaren zai egoteko prest ez gaude, ez dugu nahi besoak gurutzaturik geratzea enpresaren salmentaren aurrean. ELAk asanblada deitzeko ordua dela uste du, langilegoari hitza emateko eta elkarturik duintasunez gure lanpostuak defendatzeko.