Kutxabank-eko enplegu suntsiketa salatu dute
2015/09/30
Gregorio Villalabeitia, Kutxabank-eko presidenteak Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako jardunaldi batzuetan parte hartu du gaur goizean. Jardunaldi hauek aitzaki hartuz, ELA, LAB eta ASPEM sindikatuek kontzentrazioa egin dute Euskalduna aurrean enplegu suntsiketa salatu eta kutxabanken publifikazioa exigitzeko.
Mikel Noval, ELAko politika sozialeko arduradunak azpimarratu du 2010etik hona Kutxabankek zuzeneko 1.098 lanpostu suntsitu dituela, eta honi erantsi beharko geniokeela azpikontratetan, Gizarte-Ekintzan eta esternalizatutako enpleguan desagertu dena. Horrela urteotan 55etik gora milioi euro aurreztu dira. Orain, aipatutako planean kostuak areago murrizteko asmoa iragarri dute; horretarako, noski, enplegu gehiago suntsituko dute (lanpostuen amortizazioa eta bulego itxiera), baita lan-baldintzak okertu ere.
ELAk deitoragarria jotzen du garai bateko kutxek daramaten bilakaera, eta honek arduradun politiko argiak ditu. Kutxabankek ez du eginkizun sozialik enplegua suntsitzen badu.