Azaroak 5, TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako mobilizazio eguna

2016/11/04
Azaroak 5, TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako mobilizazio eguna
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA EZ kanpainak mobilizazio eguna antolatu dute azaroaren 5erako, larunbata. ‘Herriek erabaki. Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos’ leloarekin bi ekimen herritar hauek dei egiten diete herritarrei kalera atera eta merkataritza librea bultzatu nahi duen hitzarmenen aurka mobilizatzeko.

Mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira.

Bilbo. 13:00tan kalejira Unamuno Plazatik hasita. 17:30tan manifestazioa, Plaza Eliptikotik.

Donostia. 17:00tan manifestazio, Boulevard-etik hasita.

Gasteiz. 12:00tan Kalejira Andra Mari Zuriaren Plazatik hasita.

Iruñea. 13:00tan manifestazioa, autobus geltoki zaharretik hasita.

Bi ekimen hauen ordezkariek azpimarratzen dutenez, ezinbestekoa da gisa honetako nazioarteko merkataritza itunak baztertzea, euren helburu bakarra finantza kapitala eta multinazionalak babestea delako, beti ere ingurugiroaren, pertsonen eskubideen eta herrien kaltetan. Gainera, gure lurra eta eskubideak defendatzeko aldarria luzatzen dute antolatzaileek.

ELA bi ekimen hauen kide da, eta bertan parte-hartzeko gonbita luzatu nahi die sindikatuko kide guztiei.