DECONS (AGURAIN)

Manifestazioa egin dute, greba mugagabeak bost hilabete betetzear dituenean

Manifestazioa egin dute, greba mugagabeak bost hilabete betetzear dituenean
Decons Aguraingo langileek manifestazioa egin dute lan baldintzak salatzeko. Maiatzaren 11n hasi zuten greba mugagabea. ELAk enpresa hitzarmen propioa negoziatzea eskatu du, gaur egun aplikatzen zaien Hondakinen eta Lehengaien Berreskurapen eta Birziklapeneko Estatuko Hitzarmena ordezkatzeko.

Indarrean duten hitzarmenak gutxieneko soldata baino zertxobait goragoko ordainsariak ezartzen ditu, baita urtean 1.770 ordu baino gehiagoko lanaldia ere. ELAK behin eta berriro eskatu dio enpresari negoziazio prozesuari ekiteko, baina enpresak ez du proposamenik aurkeztu.

Honako aldarrikapenak dituzte langileek: Asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea, soldatak hobetzea eta soldata-taula berriak ezartzea. Era berean, toxikotasun-plus bat eta bajen zein gaueko lanaren inguruko baldintzak hobetzea eskatzen dute, baita enpresaren berezko hitzarmen kolektiboa negoziatzea ere. Horrez gain, hitzarmena ezartzea bermatzeko klausula eta hitzarmenari indarraldia bermatuko dion beste klausula bat jasotzea nahi dute.