“Greba orokorra krisi honen galtzaileen itxaropen bakarra da”

2013/04/19
“Greba orokorra krisi honen galtzaileen itxaropen bakarra da”
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru eta CNT sindikatuek, hamarnaka gizarte erakunderekin elkarlanean, greba orokorra deitu dute maiatzaren 30erako. ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek deialdiaren garrantzia azpimarratzen du, greba orokorra “krisi honen galtzaileen itxaropen bakarra” dela azpimarratuz.

Greba orokorraren deialdia publikoa gaur arratsaldean egin da Bilbon. Bertan ekimena babesten duten sindikatu eta gizarte eragileen ordezkariek parte hartu dute; guztiek eskubide sozial eta laboralen alde mobilizatzearen beharraren garrantzia azpimarratu dute.

Ikusi bideoa