Nafarroako Gobernua lan-eskubideen galeran erantzule da
Krisia hasi zenetik, 2008ko bukaeratik alegia, langileak milaka kaleratu izan dituzte etengabe oraingo 50.149 langabe izan arte.
Patronala, orain, langabeziaren beldurraz baliatzen da, hainbeste urtetan osaturiko lan-eskubideak eta baldintzak desagerrarazteko.
Nafarroako Gobernuak ezinbesteko laguntza eskaintzen die enpresei beldurraren xantaia hori egiteko, aurkezten dizkioten erregulazio-espedienteen %98 ontzat emanez.
Nafarroako Gobernuak enpresetako zuzendaritzen interesei begiratzen die soilik; eta patronala, horretaz jabeturik, ez dago prest krisiaren kalteak eta ezbeharrak pairatzeko; hortaz, lehen eragozpenarekin topo egin bezain laster proposatzen duten aukera bakarra zera da: soldatak jaistea ala jendea kaleratzea.
KONTRATUAK HUTSALTZEKO ESPEDIENTEAK NAFARROAN 2008-2011
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2008-2011 |
|
Espediente baimenduak |
42 |
65 |
44 |
53 |
204 |
|
Espediente baimendu gabeak |
2 |
1 |
0 |
0 |
3 |
|
Espediente baimenduak (%) |
%95,5 |
%98,5 |
%100 |
%100 |
%98,6 |
Iturria: Nafarroako Gobernua
NAFARROAKO GOBERNUAK BAIMENDU DITUEN ADOSTASUNIK GABEKO ESPEDIENTEAK, 2008-2011
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
|
Kontratuak hutsaltzea |
%100 |
%93,0 |
%100 |
%100 |
Iturria: Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernuak espedienteak baimentzeko daraman politika horrek, langabezia ugaltzeaz gain, beste ondorio hauek ere dakartza bere baitan:
Nafarroako Gobernuak ugazaben xantaiari laguntzen dio.
Enpresek badakite Nafarroako Gobernuak EEE guztiak ontzat emango dizkiela, beraz langile-ordezkarien eta zuzendaritzen arteko negoziazioa hutsala da. Negoziazioan ez dago orekarik, ezta bermerik ere; eta patronalak xantaia erabiltzen du: soldatak jaistea ala kaleratzeak.
Lan-baldintzak okertzea.
Xantaia hori, onartezina ez ezik, denon kalterako izango da, halako txirotze orokor bat ekarriko du, zeren soldatak jaitsi zaizkienak pobretuko dira lehenengo, baina soldatak jaisteko joera orokorra denez, horren eraginez ekonomia erreala eta eskaria motelduko dira, eta enplegu gehiago suntsituko da.
Enplegu egonkorraren ordez enplegu prekarioa sortzen da.
Erregulazio-espedienteen bidez egiten diren kaleratzeen atzean asmo ezkutuak daude, eta horietako bat plantilla finkoen ordez behin-behineko plantillak jartzea da; bestela esanda, kontratu finkoa duten langileen partez langile azpikontratatuak edo behin-behinekoak jartzea, esan beharrik ez dago azken horien diru-baldintzak askoz txarragoak direla. Horrek argiro frogatzen du Lan Departamentuaren arinkeria EEE horiek aztertzerakoan, ez baititu kontuan hartzen lan-karga bezain funtsezkoak diren alderdiak.
ONDORIOAK:
1.- ELAk patronalaren plana salatzen du. Patronalak, Nafarroako Gobernuarekin bat eginez, plan bat antolatu du.
Enpresek erregulazio-espedienteak xantaia moduan erabiltzen dituzte, soldatak jaisteko eta lan-baldintzak okertzeko.
Nafarroako Gobernuak jokabide larria eta onartezina darama, negoziazio kolektiboa ezabatzen saiatzen baita. Izan ere, EEEak baimentzeko prozedura izapide hutsa bihurtu duenez, langileei berme guztiak kendu dizkie, eta enpresei erraztasun guztiak eman.
2.- ELAren eskaria da adostasun sindikalik gabeko espedienteak ezestea.
ELAk eskatzen dio Nafarroako Gobernuari langileen aurkako jazarpen-politika bertan behera uzteko, eta EEEak aztertzean aintzat hartu beharreko helburu nagusia enpresetako enpleguari eustea izatea; eta ez enpresen emaitza-kontua, azken urteotan egin ohi den bezala.
3.- Soldata-mailek eta enpleguak ez dute lanposturik kolokan jartzen.
Soldatek ez dute baldintzatzen enpresen bideragarritasuna. Arazoak bestelakoak dira, horra hor, kreditu-eskasia, kontsumoaren beherakada, enpresarien kudeaketa txarra, eta abar.
Horregatik guztiagatik, ELAren iritziz soldatei eustea, bidezkoa ez ezik, konponbidea ere bada; aberastasuna banatzearen alde eta ekonomia errealaren alde eta espekulazio-ekonomiaren aurka egiten baitu.