ADEGI gezurretan ari da eta ardurak saihestu nahi ditu

2012/10/09
ELAk joan den uztailean ADEGIRekin bilera egin zuen. Gipuzkoako patronalak lan-legedian eta negoziazio kolektiboan egindako erreformei oso ongi iritzi zien (eurek eskatutakoak zirela esan zuten), eta hitzez hitz iragarri zigun enpresak lehiakorrago izan zitezen “soldatak jaisteko” asmoa zuela. ELAren erantzuna: “ELArekin ez. ELAk ez dio patronalari babesa emango, ez adostasun itxurarik egingo, soldatei errua egotzi eta oreka guztiak apurtu dituzten erreforma basatiez profitatzen ari den bitartean”. Horixe da bileran hitz egindako sakoneko gaien laburpena.

ELAk patronalarekin ez dauka komunikazio arazorik; alde biek argi asko hitz egiten dugu. Arazoa da ez gaudela ados. Ugazabei oparitu dizkieten erreformekin orain arte ezagutzen genuen negoziazio kolektiboa txikituta utzi dute; erreformek lehentasuna estatu mailako hitzarmenei ematen diete, eta sektore-negoziazioa gomendio huts bihurtzen dute, enpresentzat derrigorrezkoa ez dena. Sektorea ez da gutxieneko zolua eskaintzen duen esparrua, eta enpresan erabakitakoak dauka erabateko lehentasuna. Horixe da Rajoyek patronalari egin dion opari nagusia, soldatak jaisteko lagungarri izan dadin. Beste batzuk: hitzarmena aplikatzeko salbuespenerako erraztasunak, lan-baldintzen funtsezko aldaketa, ultraaktibitatearen ukapena... Soldatak oro har mozteko helburu horretarako aukera mordoa. ADEGI haserre dago ELAk esan diolako helburu horretarako “ez gara zuen bidaide izango”.

Krisia hasi zenetik patronalari eskatu duen guztia eman diote, baina askoz okerrago gaude. Ekonomia erreala gainbehera doa. Lnagabezia asko hazten da. Patronalak dio erreformak lehenago erabaki balira ez zatekeela hainbeste lanpostu suntsituko. Gezurretan ari dira. Nola azal dezakete hilez hil Euskal Herrian milaka enplegu desagertzea? Ez dirudi guztia ikusi dugunik. Madrilen dagoeneko ari dira beste erreforma laboral bat egiteko aukera aipatzen. Sinestezina.

ADEGI, gainerako ugazaba elkarteak bezala, larri dago, oso larri. Eta horrek errudunak beste nonbait bilatzera eramaten du; kasu honetan, ELA daukate jopuntuan. Hori ezin da onartu. Aldiz, “erreskate” delako horiei babesa ematen diete; ez dira benetako erreskateak, baizik bankuei milaka milioi euro ematea eta diru hori pentsioetatik, langabezia-prestazioetatik, osasungintzatik, hezkuntzatik eta soldata zein enplegu publikoetatik kentzea. Bide batez, ADEGIk esan zigun bankuetan lotsagabe asko dagoela, baina iritzi publikoaren aurrean ez du gauza bera esaten. Ekonomia erreala txikitzen ari direla ikusten du eta finantzetako, espekulazioko ekonomia babesten du.

ELAk ADEGIri galdera bat luzatu nahi dio… Zenbat enpresa itxi da soldaten erruz? Bat ere ez. Zenbat, aldiz, kudeaketa okerra, kreditu eza edo inbertsioak deslekutzeko erabakiak medio...? Asko eta asko. Ezin da jasan babes politikoa edozertarako duen patronal honen arduragabekeria eta intolerantzia.

ELAk berriro dio: “Soldatak jaitsiz gero, enplegu gehiago galduko da”. Enpresaburuak soldaten aurka egiten ari diren apustuari sindikalismoak erantzun egingo dio. ELAk, behintzat, bai. Patronalak merezi ez duen legitimazioa bilatzen du gizartean; eskubide sozial eta laboralei erasotzen dien bitartean laguntza sindikala nahi du, baina ELAk ez dio horrelakorik emango. Jendearen lan-baldintzen alde borrokatzeko prest gaude, patronal gezurti eta aseezin honentzat gustokoa ez bada ere.