Inaman aurkeztu den kaleratze txostena iruzurra da
2012/02/15
ELAk salatu du zuzendaritza eta administratzaile konkurtsalak ahalegin guztiak egiten ari direla Muxikako lantegia ixteko. Era honetan, ia langile guztiak (120) kaleratzeko aurkeztu duen txostena iruzur borobila da dela azaldu du.
ELAren iritziz, Finsa taldea, egungo lantegiaren jabea ahaeginak eta bi egiten ari da proiektu berriak gauzatu ez daitezen eta, bide batez, produzioa taldearen beste lantegietara bideratzen ari da.
“Egungo arazorik handiena zuzendaritza bera da”, adierazi dute ELAko ordezkariek, enpresa batzordeko kideekin batera gaur goizean emandako prentsaurrekoan.
ELAk erakundeen laguntza handiagoa eta kaleratze txostena alde batera uztea eskatu dute. “Orain arte erakunde publikoen babesa jaso dugu, eta uste dugu zerbait gehiago egiteko ordua iritsi dela. Proiektu berri baterako harremanak egon badaude eta denbora behar dugu negoziazioak fruitu eman dezan”.