EAEko gizarte-babes maila, Portugal, Grezia eta Espainiakoa baino apalagoa

2017/01/24
EAEko gizarte-babes maila, Portugal, Grezia eta Espainiakoa baino apalagoa
ELAk salatu du “gizarte-babesera Europan baino askoz baliabide gutxiago bideratzen da, eta beharrizan ugari asetu gabe geratzen da". ELAren arabera, urtean 3.000 milioi euro gehiago erabili behar da gizarte-babesean “Europarekin parekatzeko, eta soilik iruzur fiskala medio kopuru horixe galtzen da”.

Sindikatuak gaur goizean aurkeztu du Bilbon EAEko gizarte-babesaren egoerari buruz egin duen txostena. Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusiak eta Mikel Noval gizarte-arloko arduardunak eman dute haren berri.

ELAk galdegin du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu- eta zerga-politika alda dadila, gizarte-babesa Europako batez besteko mailara iristeko. Hain zuzen, EH-Bilduri eta Ahal Duguri eskatu die ez diezaiotela babesik eman murrizketak dakartzaten aurrekontu eta zerga-politikei.

ELAren iritziz, gizarte-politikak aldarazteko ezinbestekoa da mobilizatzea, izan ere, “gizarte-babesera hain baliabide urriak bideratuta gizarteari kalte egiten zaio”, estaldura sozialak eta zerbitzu publikoak ez baitira beharrak osatzeko nahikoak.