Behin-behinekotasunak lau pertsonatik bati eragiten dio dagoeneko

Landunak 25.700 gehiago dira aurreko hiruhilekoaren aldean; enpleguaren igoera horrek sektore guztietan izan du eragina, nekazaritzan izan ezik. Beste behin ere, enpleguaren sorrera zerbitzuen eta industriaren sektoreetan izandako gorakadatik dator; izan ere, azken hiruhilekoan 19.300 eta 9.900 hazi dira, hurrenez hurren.
Datuek positiboak diruditen arren, esan beharra dago okupazioaren igoera, neurri handi batean, aldi baterako enpleguaren sorreratik ere datorrela. Datuek erakusten dutenez, okupazioan adierazitako gorakadatik 15.100 pertsona aldi baterako kontratukoak izan dira. Beraz, behin-behinekotasuna ia %25era igo da HEHn, Europar Batasunean baino 10 puntu gehiago.
Hamar urte igaro dira lan-erreforma aplikatu zenetik. Ez dago zalantzarik erreforma horren ondorioak kaltegarriak izan direla langile-klasearentzat: behin-behinekotasuna handitzea, estatalizazioa, kaleratzea merkatzea, etab. Horregatik, ELAk lan-erreforma erabat indargabetzea exijitzen du, beste behin ere, langile-klasearen lan-baldintzak duintzeko funtsezko urrats gisa. Hori, laneko prekarietatearekin amaituko duen neurriekin eman behar da, baita beste enplegu politika batzuekin ere.