Martxoaren 3ko manifestazioaren ondorengo istiluen aurka agertu da ELA
2015/03/04
ELAk berresten du mobilizazio soziala, demokratikoa eta ez bortitza, beharrezkoa dela langile-klaseak jasaten dituen injustiziei aurre egiteko.
Atzo Gasteizen istilu batzuk gertatu ziren, 1976ko martxoaren 3an poliziak hildako bost langileentzako justizia eskatzeko manifestazioa amaitu eta gero.
Hori dela eta, ELAk honakoa adierazi nahi du:
-
Gertakari horiek ez zuten deialdiarekin zerikusirik.
-
ELAk ez du horrelako jokabiderik babesten.
Sindikatuak berresten du mobilizazio soziala, demokratikoa eta ez bortitza, beharrezkoa dela langile-klaseak jasaten dituen injustiziei aurre egiteko.