ELAk dei egiten du KONTUZ!ek gaurko antolatutako manifestazioan parte hartzera
2013/06/22
ELAren ustez, onartezina da CAN auziko ikerketa, egia eta erantzukizun judizial zein penalak mugatu nahi izatea.
Sindikatu honen irudiko ezinbestekoa da Nafarroako Kutxaren desegite prozesuan eta gertatu diren irregularitateen harira sortutako erantzukizun politiko eta judizial guztiak argitzea; ikerketak muga bakarra izan beharko luke, egia ezagutzea.
ELAk argi ikusten du gehiago atzeratu ezinekoa dela Barcinaren dimisioa eta ustelkeria kasu guztiak argitzea, soil-soilik honez gero ezagutzen denari erreparatuta.
Horregatik, ELAk dei egiten die bere afiliatuei parte har dezaten bihar, larunbata, hilak 22, arratsaldeko 6etan Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioan.