Bizkaiko Foru Aldundian ere, Raxoik agintzen du
Madriletik datozen erabakiak onartuta, Madrilgo Gobernuaren sukurtsal gisa jokatzen du Aldundiak, bertatik datorren guztia otzan-otzan onartu eta langileoi inposatuz.
Bizkaiko Diputazioak eta Alderdi Popularrak, bat egiten dute administrazioko langileen soldata eta lan baldintzen murrizketen gaineko politikei dagokienean. Gogoratu beharra daukagu, 2012an eta publikoki behin eta berriz PPk markaturiko ildoak jarraituko ez zituela esan zuen arren, azkenean, espainiako dekretua aplikatu zuela.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bestalde, negoziazio esparruak defendatu eta espainiako legadia ez aplikatzeko alternatibak aurkitu zituen. Jarrera hau, ELAk positibotzat jo zuen eta halako balorazioa egin genuen.
ELAk, zerbitzu publikoetako langileen mobilizazioaren aldeko apustua egiten du, gure negoziazio esparrua defendatzeko eta horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko langileen soldata eta lan baldintzak defendatzeko.