ELAren agiria Angel Toñak Fundifes lantegian hartutako erabakien inguruan
Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen muga objektiboetatik haratago, zeinek beste politika ekonomiko eta soziala egitea eragozten duten, ELAk honakoa adierazi nahi du:
1.- Fundifes enpresako gatazka oso korapilatsua izan da, eta ari da gertatzen. Bere bilakaeran interes oso kontrajarriak izan dira aurrez aurre; alde batetik geunden industri-proiektu bat aldezten genuenok, eta bestetik, lantegia zegoen lursailarekin irtenbide espekulatibo bat nahi zutenak.
2.- Egoera zail honetan konkurtso-administratzaileek, besteak beste Angel Toñak, balizko industri-proiektu hori salbatze aldera egin zitekeena egiteko erabakiak hartu zituzten.
3.- ELAk ez du pertsona honi kargu hartzeko arrazoirik ikusten, bere asmoa, baldintzak baldintza, ahalik enplegu gehien mantentzea izan delarik. Zoritxarrez, hau ez zen posible izan.