ELAk bat egiten du Sareren ekainaren 20ko martxarekin
Sindikatuak bere konpromisoa berresten du sakabanatzearen aurka eta euskal presoei zein haien senideei ematen zaien tratu gizagabearen aurka
ELA atxikitzen zaio SAREren larunbateko mobilizazioari. SARE herritarren plataformak manifestazioa antolatu du ekainaren 20an, 17:30etan, Sarasate Pasealekutik abiatuta, "Altxa Izan bidea presoak etxera" goiburupean.
Sindikatuaren iritziz onartezina da espetxe-politikaren humanizazioan eta demokratizazioan urratsik egin ez izana. Borroka armatua alde bakarretik baztertu zenetik ia hamar urte iragan dira, eta hala ere politika horrek bere horretan jarraitzen du. Itxura guztien arabera mendeku-politika da.
Horregatik, ELAk SAREren mobilizazioan parte hartzera bultzatzen du, eta berriro agertzen du bere konpromisoa sakabanatzearen aurka eta euskal presoei eta haien senideei ematen zaien tratu gizagabearen aurka.