EMAKUME PENTSIONISTEN ASANBLADA

Feminismoetatik faxismoari nola egin aurre hausnartu egin da

2026/11/20 Genero politika Urola-Kosta
Feminismoetatik faxismoari nola egin aurre hausnartu egin da
ELAk parte hartu du Euskal Herriko Emakume Pentsiodunek Zumaian ospatutako 6. asanbladan. Bertan zainketen gaian sakondu da. Zaintza lanak emakumeen bizkarretan jauzten dira oraindik ere eta pentsio arrakalan badu eragina. Aldi berean, aprobetxatu da asanblada egungo egoera politikoa eta soziala aztertzeko eta Zumaiako udaleko zaintza-prozesuaren esperientzia "Zaintza Zaintzen" azaltzeko.

Faxismoaren gorakadaren inguruan kezka adierazi da asanbladan eta planteatu nahi izan da hurrengo hausnarketa, alegia, feminismoetatik nola egin aurre faxismoari. Iraganeko esperientziak partekatu dira eta horiek dakarten irakaskuntzak egungo egoerarako. Esperientziak partekatu dira eta erronkak mahai gaineratu dira.