Bardeetan benetako sua desarratuz eginen diren maniobrak bertan behera uzteko eskatu du ELAk

2018/02/06
ELAk bere gaitzespena agertu du, heldu den otsailaren 7an, 8an eta 9an Bardeetan egiteko diren maniobrak berriak direla-eta. Izan ere, gobernu espainiarrak praktika militarrak eginen ditu Nafarroan, nafarren interesetatik kanpo eta eskualde hartako biztanleak arriskuan jarriz

Horregatik ELAk galdatzen dio Defentsa Ministerioari:

1. Benetako suarekin egiteko diren maniobra militarrak bertan behera uzteko.

2. Tiro-poligonoa berehala desegiteko, eta pertsonal militarra Bardeetatik ateratzeko.

3. Tiro-poligonoko lurraldea kutsaduraz garbitzeko, eta xehetasunezko azterlana egiteko. Azterlan horren bidez lurrazalaren eta akuiferoen egoera ikertuko litzateke, jalkin kutsatuen oraingo eta etorkizuneko eragina haztatzearren.

Orobat, ELAk eskatzen die Nafarroako Gobernuari eta Bardeetako Batzari:

1. Ekintza diplomatiko, politiko eta juridikoak bultzatzeko, Bardeetan praktika militarrak egiteko lagapena erretiratzearren edo ez berritzearren, eta lurralde horren erabilera nafar herritarrei itzultzearren.

2. Toki-administrazioen eskueran plan bat jartzeko, Defentsa Ministeriotik datozkien diru-iturrien galerak konpentsatzearren.

Halaber, ELAk bat egiten du maniobrak eteteko eta tiro-poligonoa desegiteko eskatuz antolatuko diren mobilizazio guztiekin.