Elkarretaratzeak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko Udaletxeen aurrean "Bake Prozesuaren Alde"
2016/12/23
Zenbait sindikatuk -tartean ELA- kontzentrazioak deitu dituzte gaurko “Bake prozesuaren alde” lemapean, pasa den astelehenean Baionan eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko eta hautetsiek, Luhusoko ostiraleko operazioaren ondoren bilduta, egin zuten deiari jarriki. Elkarretaratzeak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko Udaletxeen aurrean egin dira.