Ertzaintzaren azken promozioa bertan behera uzteko helegitearen aurkako elkarretaratzea
2016/09/27
Estatuko Abokatutzak Ertzaintzaren 25. lan-eskaintza publikoaren kontra jarri zuen helegitearen aurka ehunka ertzain elkarretaratu da gaur goizean Espaniano Ordezkaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean.
“No a los recursos ni imposiciones de Madrid, plantilla murrizketarik ez. 25 eta 26 promozioa aurrera.” lemapean egin da ELA eta ErNe sindikatuak deitutako ekitaldia.