ELAk emakumeentzako enplegu duinak exijitu ditu
2014/03/07
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta ELAk formazio ekitaldia antolatu du gaur Iruñean; ondoren manifestazioa egin da. Genero arloko arduradun Leire Txakartegi eta Jose Bengoetxearekin batera Astrid Agenjo ekonomialariak hartu du parte goizean egin den ekitaldian. "Ez aitorpenik, ez ordain saririk. Hala ere ezinbestekoak " izan da aurtengorako ELAk aukeratu duen leloa.
Txakartegik bere hitzaldian azpimarratu duenez “emakumeok lana soberan daukagu, enplegua da nahi duguna. Beste gizarte eredu sozial eta ekonomiko baten bila goazenean, jendarte batean egiten diren lan desberdinen multzoa kontutan hartzea beharrezkoa dugu, bai etxe barnean egiten diren lanena zein lan zentroetan egiten direna. Egiten diren lan desberdinak garen jendartearen isla dira”.
Bestalde, Jone Bengoetxeak salatu du emakumeek ez dutela euren gorputzen gain erabakitzeko eskubiderik. “Emakumeok bigarren mailako herritarrak garen heinean gure gorputzaren gain erabakitzeko eskubidea zalantzan jartzen ari da”.
Astrid Agenjoren hitzaldiaren laburpena, bideoa eta gardenkiak