ELAk Nafarroako Ospitaleetako langileen kriminalizazioa salatzen du
ELA sindikatuak Osasunbidearen zuzendari berria den Juan José Rubiok eginiko adierazpenak errefusatzen ditu modu tinko batean. Jakina denez, azken aldi honetan, Mediterranea de Catering-ek Nafarroako Ospitalean ematen duen janarian zenbait objektu agertu dira, eta Rubiok erizainen ardura dela esan du.
Zuzendari honen eginbeharra bere langileak defendatzea izan behar luke, eta ez kriminalizatu ezbehar bat gertatzen den bakoitzean. Zalantza guztietatik libre dago ospitaleko langileen ardura, batez ere gaixoei ematen zaien arretan, murrizketak gogorrak badira ere.
Otorduetan dietak zuzenak diren frogatzea da erizainen lana. Janariak sukaldetik aterata, enpresak bere eginkizuna bete duela segurutzat jotzen dugu, azterketak egitearen eta puntu kritikoen arduraduna delako. Erizainek ezin dute, aldi bakar batean ere ez, platerik ikuskatu, beharrezkoak diren neurri higienikoak apurtuko liratekeelako.