etxebizitza

ELAk greba orokorra deituko du

2026/10/06
ELAk greba orokorra deituko du
ELA beste eragile sozial eta sindikalekin lanean ari da aldarrikapenak eta grebaren beste zehaztapenak adosteko.

ELAk etxebizitzaren gaiari helduko dio greba orokorra deituz. Hego Euskal Herritik jorratzea lehenetsiko du, eta horregatik lanean jarraitzen du etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin erakunde guztiekiko presioa handitzeko, batez ere EAEn eta Nafarroan, hemengo Gobernuek arlo horretan eskumen zabalak baitituzte.

Hurrengo egunotan, ELAk jakinaraziko du greba orokor horren zehaztapenak.