Bilboko Miserikordian azpikontratazioaz baliatzen da lan-baldintzak okertzeko

2016/02/17
Bilboko Miserikordian azpikontratazioaz baliatzen da lan-baldintzak okertzeko
ELAk salatu duenez, Bilboko Miserikordia egoitzako zuzendaritza aldaketak egiten ari dela lehenago ere aski prekarioak diren zentroko azpikontratetan; helburua, plantillaren baldintzak okertzea. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute bertako langileek egoera salatzeko.

Auzolagun enpresak duela gutxi eskuratu du sukaldeko zerbitzuaren ardura, eta zazpi langile behartu nahi ditu orain arteko baldintzak baino okerragoak dituzten kontratuak sina ditzaten: soldata urriagoa, lanaldi luzeagoa eta aplikatzen den hitzarmen desberdina ekarriko luke kontratu horrek.

ELA
k egoitzako zuzendaritzari kargu hartu dio, Bilbon itzal handia duen erakunde baten izena gorabehera, berarentzat enpresaren etekinak direlako lehentasuna; gainera, ordezkari sindikalen mezuei jaramonik ez die egiten.