ERROLDA ESKUBIDEA

Errolda eskubidea aldarrikatu dute Jaurlaritzak antolatukotako Atzerritartasun, Harrera eta Integrazio Eskubidearen I.Kongresuan

2026/10/08 Immigrazioa
Errolda eskubidea aldarrikatu dute Jaurlaritzak antolatukotako Atzerritartasun, Harrera eta Integrazio Eskubidearen I.Kongresuan
Errolda kanpainako kideek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Euskalduna Juaregiaren aurrean hitzak ez ezik pertsona migratuen eskubideak bermatzeko neurriak har ditzaten exigituz

Lehenengo aldiz ozpatu da gaur Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka demografikoko sailak antolatutako Atzerritartasun, Harrera eta Integrazio Eskubidearen Nazioarteko Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian. Atzaki hori baliatu dute Errolda Kanpainako kideek administrazio publikoei exijitzeko pertsona migratuen eskubideak bermatu ditzatela, bereziki erroldaren baitartez. EUDEL interpelatu dute, atzerritarren harrerari dagokionez hitzez hartutako konpromisoak bete ditzaten, eta jaurlaritzari orokorrean, pertsona guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko neurriak har ditzaten, halaber, etxebizitza, janaria, eta errolda.