Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko ordezkariek Aldundiaren jarrera salatu dute
Eskuartze sozialeko sektorea Gipuzkoan, behintzat 2000 profesional (gehienak zerbitzuaren eskakizunagatik psikologian, gizarte lanean, gizarte hezkuntzan...titulazio unibertsitarioaz) barnebiltzen dituen kolektiboa, gizarte zerbitzuak ematen ditu, titulartasun publikoko ( Udalak, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia) baino gehienetan kudeaketa pribatuko zentruetan: genero indarkeriaren biktimak, adingabekoen babesa, udal mendeko kale heziketa, gizarte bazterketari atentzioa, eta abar. Kudeaketa hau gehienbat irabazi asmorik gabeko entitateek egiten dute, hauek HEDATZEN patronalean barnebiltzen direlarik eta negoziazio mahaian ordezkatzen dituelarik. Alde soziala ELA, LAB eta CCOOek osatzen dute, erreibindikazio-plataforma bateratuarekin, honen edukiak dira: urteko lan ordu batuketan 8 orduko murrizketa, KPIa+%2ko lansari igoera, lan erreformaren kontrako klausulak, langileen partehartze handiagoa, bizitza pertsonala,familia eta lana bateratzeko neurrien hobekuntza eta beste neurri ezin garrantzitsuagoak azpisektore prekarizatuenentzako.
Aldarrikapen guzti hauek lortuta ere, ez liguke beste zerbitzuetako ( 3. adineko egoitzak, Aldundiko organismo autonomoa den Uliazpi,...) baliokide diren categoria profesionalekiko araututako baldintzen homologazioa.
Eskuartze sozialeko sektorea ez da ohiko sektore bat. Titularitate publikoko diren zerbitzuak ditugu eta ondorioz lan baldintzen eta ematen den zerbitzu kalitatearekiko bermea ezinbestekoa da, irabazi asmorik gabeko patronala eta bidezko aldarrikapenekiko batzen diren sindikatuak. Aldagai hauekin, sektoreko II. Hitzarmena lortzea bideragarria beharko luke. Aitzitik, sektoreanurtebete baino gehiago daramagu hitzarmenik gabe. Planteamendu sindikalei, patronalak ezezko borobilarekin erantzun du, lan erreformaren kontrako klausularen batean ezik. Negoziazio mahaian patronalaren jarrerak, alde sindikalren mobilizazioen hasiera ekarri du ondorio (kontzentrazioak, batzarrak eta profesionalen 700 sinadura baino gehiago jasotzea). Bien bitartean, alderdi politiko, foru eta udal arduradunekin bilerak egin dira, sektorearen egoera ezagutarazteko. Nahiz eta egungo gizarte politiketako Diputatua sindikatuen ordezkariekin ez den bildu, gobernu taldearen mezua argia da: ez dute izango negoziazioetan partehartze aktiborik. Gainera aurrekontu falta argudiatzen dute, ez bait dute nahikoa aurrekontu aurreikusi. Legealdi honetarako orribidea egungo zerbitzuak mantentzea omen dute eta gizarte zerbitzuen mapa Gipuzkoan hedatzea, ez berriz lan baldintzen eta egun ematen diren zerbitzuen kalitatearen hobekuntza. Patronalaren eta Foru Gobernuaren jarreraren aurrean, ELA, LAB eta CCOO sindikatuen mezua argia da: zerbitzuaren kalitatea hertsiki lotua dago lan baldintzen kalitateari.
Eskuartze sozialeko II. Hitzarmena ezinbestean errealitate bilakatu behar da, sektoreko langileek eskumen, lan karga eta bere gain hartutako ardura gehiagoren eszenatokiaren aurrean bait gaude. ELA, LAB eta CCOOk, eremu guztietan borrokatzen jarraituko dugu, sektoreko langileek eta gizarteak merezi duten hitzarmena errealitate bilakatu dakin eta horretarako patronalari zein erakunde arduradunei, Foru Aldundia buru, bertan behera utzi dezatela beren jarrera arduragabea, eta irteera eman diezaiotela lan baldintzen hobekuntzari eta ondorioz denon zerbitzuen hobekuntzai.