Elkarretaratzea Lakuan sektore-mahaia biltzea eskatuz
Eusko Jaurlaritzak ez du inon ere jarrera negoziatzailerik erakutsi. Baina jarrera hori nabarmena izan bada beste sektore batzuetan, hemen ez du ardurarik hartzen ezta negoziazio-mahaia konbokatzeko ere. Jarrera hori langileekiko arbuiagarria izateaz gain, erakusgarria ere bada, ondo baino hobeto erakusten baitute beren izaera nolakoa den: negoziazioaren aurkakoa eta inposizioaren aldekoa. Adibiderik ez dugu faltan, besteak beste, langileen ordezkarien informazio- eta partehartze-eskubideak behin eta berriz urratu izana, eta, lehen aipatu dugun bezala, negoziazioaren arrastorik inondik inora ez ikustea.
Hori horrela, ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariok ekintza-sorta bat burutuko dute. Lehenengo ekintzaren barruan, Gobernuko egoitza nagusiaren aurrean ordu erdiko elkarretaratze hau izan da, gero eraikineko harreran, “kafe sindikala” hartu langileekin eta, amaitzeko, sindikatu dei-egileen plataforma bateratua eta premiazko bilera baterako eskaria eman dizkie Funtzio Publikoko sailburuorde Pablo Ruiz de Gordejuelari.
Erantzun positiboa emango digulakoan gaude; osterantzean, mobilizazio-egutegiarekin jarraituko dugu.