‘Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak'

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren solasaldia Baionan

2026/07/27
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren solasaldia Baionan
‘Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak' liburuaren harira, Lakuntza irailaren 10ean izango da Baionako Elkar liburu dendan. Hitzaldiaren izenburua honako hau da: “Estrategia subiranista Euskal Herriarentzat: zertan gara eta nola aintzinatu?”

Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburuaren harira, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia Baionako ELKAR liburu dendan izanen da irailaren 10ean, ostegunean. Zehazki, 19:00ean izango da solasaldia, galde-erantzun formatuan.

Txalaparta argitaletxeak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak argitaratu dute liburua, EAEn estatus berriaren inguruan dagoen eztabaidaren harira, estrategia subiranista nola hauspotzeko zenbait gako mahai gaineratzeko, eta hori abiaburu hartuta, Lakuntzak egungo egoeraz eta aukerez solastuko du, bereziki gizarte zibilaren parte hartzeari zein leku eman azpimarratzeko.

Liburuaz: zazpi begirada burujabetzaz

Euskal Errepublikarako bidean, burujabetzan aurrera egiteko norabideak eta gakoak jasotzen ditu liburuak, hain zuzen ere alor sozialeko, akademiako eta sindikalgintzako zazpi egilerekin: Unai Apaolaza Amenabar (filosofoa), Uzuri Aboitiz Hidalgo (EHUko ikerlaria eta antropologoa), Andrea de Vicente Arias (EHUko irakaslea, Lan Harremanen eta Gizarte Laguntzaren fakultatean), Iñaki Lasagabaster Herrarte (EHUko Administrazio-Zuzenbideko katedraduna), Roser Espelt Alba (ELAren Azterketa Bulegoko kidea), Ainize Butron Arana (Alda elkartearen zuzendaritzako kidea) eta Amaia Alvarez Berastegi (NUPeko irakaslea). Norbere esparrutik, burujabetzei buruz hausnartzen dute egileek.

Zer: “Estrategia subiranista Euskal Herriarentzat: zertan gara eta nola aintzinatu?” solasaldia

Nor: Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia

Non: Baionan, Elkar liburu dendan (Rue des Gouverneurs, 9)

Noiz: 2026ko irailaren 10ean, 19:00h