ELAk Mikel Zabalza gogoratzeko ekitaldiak babesten eta parte hartzen du, haren hilketatik 40 urte bete direnean
Hainbat kolektibok, horien artean Egiari Zor, Torturatuen Sarea, Dbuseko langileak eta Altza, Aezkoa eta Bortzirietako talde herrikoiak (baita Mikel Zabalzaren senideek ere) ekitaldi egutegi bat bultzatu dute. Besteak beste, igande honetan, azaroak 30 (12:00), omenaldia egingo zaio Orbaitzetako Olan, bere jaioterrian. Mikel Zabalza ELAko afiliatua zen.
ELAk Euskal Herrian egingo diren ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egin du. Autobus batek Mikel Zabalza kasuari buruzko erakusketa bat eramango du hainbat herritara, eta azken geltokia Donostiako Boulevarrean izango da abenduaren 14an (12:30). ELAk, 40 urte geroago, Estatuak Mikel Zabalzaren atxiloketa eta hilketa iker ditzala eta horretarako beharrezko neurriak har ditzala eskatu du (dokumentuen desklasifikazioa eta abar).