Giro zoragarria eguerdian “Alternatiben Herrian”
2015/10/24
Eguerdiko giroa ezin hobea da Bilboko Alternatiban Herrian. Antolatu diren, erakustaldi, azokak, ikuskizunak, hitzaldiak, ibilaldiak...jendez blai daude eta partaidetza handia ematen ari da. Bilboko Areatza ingurune guztia koloreztaturik dago, Alternatibaz koloreztaturik, hain zuzen. Makina eragile eta norbanako posible egin du ikustaraztea herri honetan ere alternatibak ditugula eta horien bidea jorratu nahi dugula.