Arabako etxez etxeko laguntzako langileek hiru orduko lanuztea egin dute gaur

2016/05/05
Arabako etxez etxeko laguntzako langileek hiru orduko lanuztea egin dute gaur
Arabako Aldundiak etxez etxeko laguntzara bideratu duen aurrekontua 13.000.000 €-koa izan da, 15.000.000 €-ra ere igotzeko aukera izanik. Aldundiak behartu ditu enpresak prezioa jaistera, nahiz eta horrela zerbitzuaren kalitatea jaisteko arriskua izan, eta etxez etxeko laguntzaren hitzarmena ez betetzera bultzatu. Egoera honen aurrean hiru orduko lanuztea deitu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.

Etxez etxeko laguntzako langileek ez dute inolako soldata-igoerarik izan 2011tik, beraz dezente galdu dutelarik eroste-ahalmena.  Sektorean emakumeak dira nagusi, eta hori dela-eta, soldata-amildegi bat dago sektore honetan.