Macroneko langileek euren lan- baldintzak nabarmen hobetu dituzte, greba deitzeari esker

Macron Retaileko langileek (7 pertsona, ELAko ordezkari bat), hainbat hilabetez enpresarekin hitzarmen bat negoziatzen saiatu ondoren, abuztuaren 24an greba deitzea erabaki zuten, Sadarreko Ligaren lehen partidarekin batera. Deialdi horren ondorioz, akordio bat sinatzea lortu da, orain arte zituzten lan-baldintzak nabarmen hobetuko dituena.
Zehazki, sinatutako hitzarmenak hobekuntza hauek jasotzen ditu:
• Hiru urteko indarraldia (2025-2027).
• Soldata-igoera % 10 eta 12 artekoa izango da 2025ean, eta Nafarroako KPIaren bermea hurrengo bi urteetan.
• Antzinatasuna aitortzea, laurteko bakoitzean % 5eko igoera gehigarriekin.
• Urteko lanaldia 86 ordu murriztea.
• Ordu osagarriak legezko gutxienekora mugatzea, asteko zenbaketan, eta ordu osagarriak zein aparteko orduak egitea egin eta hurrengo hilabetean ordaintzea.
• Betetzen dituzten funtzioen araberako lanbide-kategoriak aitortzea.
• Urteko lan-egutegia, ordutegi eta txandak zehaztuta.
Enpresan ordezkaritza sindikala duen ELA sindikatuak positibotzat jo du lortutako akordioa, eta azpimarratu du berriro ere egiaztatu dela langileen antolaketa eta mobilizazioa direla lan-baldintza hobeak lortzeko bidea, baita enpresa txikietan ere.