ELAk bat egiten du gaurko mobilizazioekin, faxismoaren eta arrazakeriaren aurka eta migratzaileen eskubideen alde
Era berean, ELAK Interes politikoengatik pertsona migratzaileen instrumentalizazioa gaitzesten du.
Europako politika migratorioak salatzen ditu ELAk. Migrazio eta asiloari buruzko Europako itun berria 2026ko ekainetik dago indarrean. Azkenengo lege honek mugen kontrolak eta migratzaileak kanporatzeko prozedura azkartuak indartzen ditu. Itzulketarako sistema komun baterantz jo du Europak. Batasunetik kanpoko itzulera-zentroak ere aurreikusten ditu legeak. Batasunetik kanpoko herrialdeei finantzaketa handitu zaie mugen kontrola handitzeko eta irteerak geldiarazteko. Hori dela eta, herrialde horietako gobernuekiko mendekotasuna handitu da.
ELAren ustes “drama humanitario” baten aurrean gaude eta ez “inbasio” baten aurrean. Migratu duten pertsonen artean 140 hildakotik gora daude, pertsona desagertuak eta milaka adin txikiko. Interes geopolitikoak alde batera utzita, 80.000 pertsona daude prest bizitza arriskuan jartzeko etorkizun hobe baten eta bizi-baldintza duinen alde. Izan ere, baldintza horiek ez dira bermatzen jatorrizko herrialdeetan; praktika kolonialak, klima-aldaketa, oinarrizko eskubideen urraketa edo pobrezia direla eta. Pertsona hauen segurtasuna eta ongizatea bermatzea exigitzen du ELAk.
Hori dela eta, pertsona migratzaileen aurkako gorroto diskurtsoak eta islamofobia gaitzesten du ELAk. Honengatik guztiakatik, ELAk dei egiten du gaur arratsalderako deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko.