EAEko Araututako Irakaskuntza Pribatuko Ikastetxeen 2004ko hitzarmenaren aurre-akordioa sinatu da
2004/06/09
Irakasleentzako soldata igoerak batazbesteko %4,63koak izan dira, haur hezkuntzako 2. ziklo eta lehen hezkuntzarako %3,92 eta DBHko lehenengo zikloko %5,02 artean.
Haur hezkuntzako lehen ziklorako igoerak %16,81 eta %21,72 artean izango dira iaz onartutako parekatzearekin jarraituz.
Gainontzeko langileentzat igoera %4koa izango da. Horrez gain haur hezkuntzako lehen zikloko langileentzat lan-orduen murrizketa onartu da (11 eta 24 orduen artean, mailaren arabera).
Lortutako akordioaren gainontzeko atalak hauek dira:
- Haur hezkuntzako lehen zikloko langileek laneguntzat hatuko diren, atsedeneko 10 egun hartzeko eskubidea izango dute eta Aste Santu, Eguberri eta udan zehar ba-natuko dira.
- Amatasun lizentziak (hitzarmenean onartutako asteak gehi edoskitzaroagatiko 2 asteak) oporrekin bat egiten badu ez du suposatuko 30.artikuluan jasotzen diren oporrak.
- Gaixotasunagatiko behin-behineko ezintasunak, amatasun/aitatasunak edo laneko istripuak, laneko denbora bezala zenbatuko dira hitzarmenean onartutako ezohiko eskupekoak jasotzerako orduan.