ELAk pleguak errekurritu ditu eta langileentzat egonkortasuna eskatu du
ELAk errekurtsoa aurkeztu dio Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari (KEAO) Oinarrizko Bizi Euskarriaren (LGSS), hala nola Garraio Sanitario Ez Asistentzialaren (EHSS) eta Garraio Sanitario Ez Urgentearen (HNSS) zerbitzuen bi pleguren aurka. Zehazki, 16/2026-PS (RTSU) eta 17/2026-PS (TSNA/TSNU) kontratazio espedienteen pleguen aurka.
Horiek aztertu ondoren, ELAk uste du lan eskubideak urratzen dituzten klausulak jasotzen dituztela, sindikatuen autonomia murrizten dutela eta zerbitzu horiei Osakidetzari dagozkion zereginak egozten dizkietela.
ELAk egonkortasuna eskatu du, eta enpresa pribatu berriek diru publikoarekin irabaziak izatea errefusatu du, langileekin zorrak dituzten bitartean. 2020an Larrialdiak eta 2024an La Pau SCCL zerbitzua utzi zutenetik, langile bakoitzari 2.000 euro zor zaizkio batez beste; Eusko Jaurlaritzak, berriz, 12 milioi euro ditu gordeta Kataluniako kooperatibaren abaletik.
"Bada garaia abalek zorrak ordaintzeko balio dezaten. Zerbitzua publiko egitea da benetako irtenbide bakarra", dio ELAk.