UPN, PSN eta PPren erreforma fiskala Nafarroan astakeri berri bat

2014/12/24
UPNk, PSNk eta PPk atzo onartutako erreforma honek murrizketak borondate politiko kontua direla argi erakusten du. Eta gaur partidu hauek murrizketak egiten jarraitzea erabaki du elite ekonomiko eta enpresari gutxi batzuei beraien pribilegioa haunditze aldera. ELArentzat tamalgarria da oposizioko taldeek aberastasunaren banaketari behar zaion garrantzia ez ematea

ELAk gogorarazi nahi du Nafarroako fiskalitatearen ezaugarriak Europako bataz-besteko diru-sarreren oso azpitik egotea (BPGd-eko ia 10 puntu), era injustu batez dirua biltzea (biltzen denaren ia erdia zeharkako zergaz biltzen da, eta gainontzekoaren %72 laneko errentek ordaintzen dute), eta iruzu fiskal handia izatea direla. Honekin batera aipatzekoa da urtez urte diru-bilketa gero eta txikiagoa dela, 2013an 2006tik maila baxuenera iritsi da.

 

Hau guztiagatik ELAk politika fiskala gotik behera aldatu behar dela berresten du, presio fiskala handitu dadin langile klasearekin justuagoa den era batean. Soilik modu honetan bermatu ahal izango da babes sozial zabal bat, zerbitzu publikoan murrizketarik gabe. Gainera sekula baino beharrezkoagoa da erreforma honek aipatu ere egiten ez duen iruzur fiskalaren aurka egitea.

 

ELAk politika fiskalaren eztabaidaren garrantzia azpimarratzen du, eta kezkatuta azaltzen da aberastasunaren banaketarekin zerikusia duten eztabaidek beharrezkoa duten zentralitatea ez izatearekin oposizioko taldeetan. Egoera honen aurrean ELAk beharrezkotzat jotzen du proposamenak eta programak publiko egiten, eta mobilizazioarekin eta fiskalitate politika alternatiboekin duen konpromisoa azaltzea.