Behin-behinekotasunak eta partzialitateak gora egin du
Gaur argitaratu da INEk egiten duen Biztanleria Aktiboaren Inkesta 2016ko lehen hiruhilekoko datuekin. Hauek dira Hego Euskal Herrirako ondorio nagusiak:
-
Langabezian daudenen kopurua 43.800 pertsonatan jaitsi da azken urtean, nahiz eta azken hiruhilekoan 1.400 langabetu gehiago izan (egun 175.300 langabetu daude). Langabezia tasa %13,1ekoa da, Europako 4. altuena Greziaren (%24), Espainiar Estatuaren (%20,4) eta Kroaziaren (%15,1) atzetik.
-
Biztanleria aktiboa 12.700 pertsonatan jaitsi da azken urtean.
-
Aldi baterako enpleguen gorakada haundia eman da, behin-behinekotasun tasa % 24,6koa da, hau da, ia 4 enplegutik 1 aldi baterakoa da.
-
Enplegu partzialak guztien %19,3 dira, eta hauen %75,6a emakumeen esku dago, gainera 3 emakumetik 1ek enplegu partziala dauka.
Datu hauek Hego Euskal Herriko egoera larria erakusten dute, langabezia altuarekin eta aldi baterako enpleguen eta enplegu partzialen igoera izugarriarekin. Ez da inongo errekuperaziorik eman lan arloan, sortzen den enplegua gero eta eskasagoa eta prekarioagoa baita, eta langabe kopurua oraindik oso altua baita.