Gizarte Segurantzaren langileen lan baldintzen aldeko kontzentrazioa
2015/07/21
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek protesta ekintza egin dute Gizarte Segurantzak Donostian duen eraikin berriaren aurrean, Loiolako Erriberetan kokatua. Bilkuraren arrazoia Gizarte Segurantzako langileen eskubideen kontrako murrizketak salatzea izan da.
Gogorarazi behar da gaurko Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkariaren –Tomas Burgos Gallego– bisita iragarrita zegoela, aipatu eraikinaren inaugurazioan parte-hartzeko. Tomas Burgos Gallegorekin batera Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioko goi-kargu ugari izan dira inaugurazioan.