ELAk Iruñeko Udalari exijitzen dio Sarasate pasealekuaren desjabetzean zein irizpide erabili zuen argitzea
Bide batez, permiazkoa da larunbateko gertaeren antzeko kasuetarako jokaera-protokolo bat indarrean jartzea. Udaltzain guztien jokaerak aginte-kate osoaren gainbegirada eta babesa behar ditu, derrigorrez. ELAren aburuz, adierazpen politiko batzuk onartezinak dira: egoera desatsegin eta tirbiratsuak direnean, ezin da ardura propioa sahiestu. Udal gobernuak bere eginkizun eragilea onartu behar du, bere ondorioekin eta guzti. Dena den, azken hamarkadatan hiri honetan pairatu dugun eredu errepresiboa gainditzearen alde lan egiten jarraitu behar du.
ELAk uste du udaltzainek, beste udal langile guztiek bezala, udalaren arduradun politikoen babesa behar dutela. Hala ere, udaltzain guztiek polizia-eredu berria bere gain hartu behar dute. Horrek eztabaidak eta une zailak ekarriko ditu, baina ezinbestekoak dira herritarren aldeko zerbitzua hobesteko.