AMURRIOKO KALE GARBIKETA

ELAk greba mugagabea deitu du uztailaren 20tik aurrera

ELAk greba mugagabea deitu du uztailaren 20tik aurrera
ELAk salatu du 18 hilabete daramatzala hitzarmena negoziatu ezinik, eta PreZero zein Udalari konponbidea bilatzeko eskatu die.

ELAk greba mugagabea deitu du uztailaren 20tik aurrera Amurrioko Udaleko kale-garbiketako zerbitzuan, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa erabat blokeatuta dagoela salatuta. Hitzarmena duela urte t’erdi iraungi zen, eta ordutik ez da aurrerapenik izan.

Lanuzteak Amurrioko Udalaren azpikontrataren bidez lanean ari diren sei langile finkori eragingo die. ELAren arabera, zerbitzua kudeatzen duen PreZero enpresak ez du inolako proposamenik aurkeztu negoziazioak iraun duen bitartean, egoera ekonomikoa txarra dela argudiatuta. Era berean, salatu du Amurrioko Udalak ez duela gatazka bideratzeko urratsik egin, nahiz eta udal zerbitzu publiko externalizatua izan.

Langileek, besteak beste, KPIaren gainetik dauden soldata igoerak, batzarrak egiteko ordu gehiago, lizentzien hobekuntzak eta antzinatasunaren aitortza hobetzea eskatzen dituzte.