Soldata eta enpleguaren defentsan mobilizazio asteari ekin dio ELAk
Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak egoeraren azterketa egin du. Gaur egun negoziazio kolektiboa blokeatuta dagoela , eta patronala dela horren arduraduna adierazi du. “Batetik edukietan blokeatzen du eta, bestetik, ordezkaritzaren monopolioaren bidez. Bizkaiko Ehungintza Merkataritzan gertatu dena horren lekuko argia da”.
Adolfo Muñoz “Txiki”k bere aldetik sindikatuak soldatez eta enpleguaz bultzatu duen kanpainaren garrantzia nabarmendu du eta gogor kritikatu du patronala, langileei xantaia egiteko, langabezian oinarritzen direlakoan “Frogatzen ari gara emaitza onuragarriak lor daitezkeela erreformak eta guzti, bai sektore-negoziazioan, bai enpresa-mailako negoziazioan. Hainbat sektoretan erreforma aurkako klausulak hitzartu ditugu, eta KPIri loturiko soldata-erreferentziak".
Bestalde, patronala negoziazio kolektiboa ahultzen ahalegintzen ari dela eta bere helburua banakako negoziatzea dela lan baldintzak inposatzeko, azpimarratu du.