ELA eta LABek mobilizazioak egingo dituzte Osakidetzako murrizketen aurka

2010/12/13
Deialdia abenduaren 14rako da, Euskal Autonomi Elkarteko hiru ospitale handienetan: Donostia ospitalea, Gurutzeta eta Santiago. Sindikatuok salatu dute ez dagoela eta gero hurbilean ez dela egongo negoziazio kolektiborik Osakidetzan.
  1. OSASUN POLITIKEN BALANTZEA

AURREKARIAK

·        Greba prozesu luzearen ondoren Osakidetzako lan-baldintzen inguruko akordioa gutxiengoan sinatu zen. Aipatu akordioa ez-nahikoa izan arren, ez du ez aurreko Gobernuak ez oraingoak bete, modu sistematikoan.

·        Sinatu zuten sindikatuek (SME, SATSE eta CCOO) ez dute inolako erantzunik antolatu ez betetzeen aurka.

OSASUN POLITIKAK

·        Aurrekontua: Osasun Sailaren aurrekontu-politika gastua eustean oinarritzen da, EAEko osasun-gastua herrialde garatuetako bataz-bestekotik oso behean dagoen bitartean.

·        Antolaketa-planak: Arabako arreta espezializatuaren berrantolaketa plana, Bizkaiko osasun mentaleko sarea edo osasun-arreta asteburuan berrordenatzeko plana Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren cultura demokratiko eskasaren adibide garbiak dira. Guztiek dute elementu bat komunean: guztietan itxiera erabakitzen da (lehenengoan, ospitale batena; bigarrenean, oheena; hirugarrenean, osasun-zentruena) eta denak aurretiko gizarte-eztabaidarik gabe eta sindikatuekin negoziatu gabe onartu dira.

·        Osarean (Osakidetza sarean): egungo Osasun Sailaren proiektu izarra da, baina oinarrizko bi akats ditu.

Lehena: osasungintzaren geroa zati handi batean telezainketan baldin badago, etorkizun hori Osatek S.A.ren esku uztea, osasun publikoaren etorkizuna esku pribatuetan uztea da.

Bigarrena: orain arteko sistema ordezten du ez da gehigarria. gehienbat gaixo kronikoei zuzendutako proiektua izanik eta gehientsuenak adinekoak izanda, ez da ulergarria nola inposatzen den erabiltzea zaila irizten dioten sistema, orain arte bezala jarraitzeko aukera utzi gabe.

·        Murrizketa-politikak eta bere ondorioak arretaren kalitatean:

-          Osasungintzarako aurrekontua: 260 milioi eurotan murrizten da.

-          Soldatak: Madrilen erabakitako murrizketa ezartzen da, %5 gutxitzea 2010erako soldata 14 pagetatik 8tan eta 2011rako paga guztietan.

-          Lan-taldeak: lan-taldeak murrizten dira plazak amortizatuz eta ordezpen kontratuak eten egin dira

Politika guzti hauek arretaren kalitatea erasan dute: itxarote-zerrendak eta lan-kargek modu nabarmenean egin dute gora.

·        Euskara: Osakidetzak ez ditu euskara-planean aurkitutako desdoitzeak zuzendu, ezta horretarako borondaterik erakutsi ere. Are gehiago, plan horren ezarpena murriztu du modu nabarmenean sistemaren euskalduntzean atzera eginez.

  1. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA OSAKIDETZAN

·        Mahai Sektorialaren dinamika gelditu egin zen negoziazioari ekin eta gutxira –aldeek euren aldarrikapen-plataformak soilik aurkeztu zituzten-, gobernuak mahai  orokorreko aurretiko akordioen kontra dekretua bideratzen duelako gastua murrizteko neurrien inguruan.

·        Azaroak 24: mahai sektoriala deitzen da ustez negoziazioari berrekiteko. Negoziazioari  dagokion gai-zerrendako puntua (“Osakidetzako plataforma” dioena) 10 minutututan lantzen da, 5 ordu baino gehiago irauten du bilera luzearen ondoren. Osakidetza, maiatzaren 5eko plataformarekiko aldaketak aipatzera mugatzen da, guztiek izaera erregresiboa dutelarik. Zehazki aldatzen dena da aurretik eskeinitako zenbait kontzeptu ezabatu egin direla.

·        Osakidetzaren egoera kaotiko horren barruan eta Etengabeko Arreta Zentruetako gatazka konpondu gabe dagoela, une honetan ez dugu solaskide ofizialik Giza Baliabideetako Zuzendari ohia, Esteban Ruiz, jadanik ez baitago larguan.

·        Aurrekoaren ondorio nabarmena da murrizketa-politikek erabat baldintzaten dutela negoziazio kolektiboa guztiz baldintzatuta dagoela. Beste hitz batzuekin esanda: EZ DAGO ETA GERO HURBILEAN EZ DA EGONGO, NEGOZIAZIO KOLEKTIBORIK OSAKIDETZAN. Osakidetzako langileoi negoziazio kolektiborako eskubidea urratzea erabaki dute. 

  1.  ELA ETA LAB-EN LANERAKO PLANA 

·        ELA eta LABek argi dugu langileentzat funtsezkoa dela kalitateko osasun publiko unibertsal eta doakoa.

 ·        Horrelako osasun publikoa egoongo da, baldin eta honako gaien inguruan zenbait erabaki hartzen badira:

o        EAEko osasungintzako gastua handitzea Ekonomia Garapenerako Lankidetza Erakundeko (EGLE) herrialdeen batez-bestekora iritsi arte.

o        Giza-baliabideak eta baliabide materialak dauden beharretara egokitzea, honek arretaren kalitatea hobetzea ekarriko du eta lan-karga orekatuagoak izatea.

o        Langileei egonkortasuna ematea, justifikatu gabeko aldi baterakotasunean oinarritutako kontratazio politikarekin amaituz eta lanpostu estruktural guztiak onartuz.

o        Lan-baldintza duinak bermatzea.

o        Benetako arreta elebiduna bermatuko duen euskararen normalizazio-plana.

o        Pribatizazioei ezezkoa: ez pribatizatu jarduera berririk, ezta egun pribatizatuta ez dagoenik eta egun pribatizatuta daudenen legezkotasuna gainbegiratu.

o        Kontzertazioa: osasungintza pribatura bideratutakoak errotik murriztu baliabide propioetan egindako inbertsioarekin.

o        Autokontzertazioa: bere erabilera mugatu plantila egokiaren bidez eta kontrol-mekanismoak ezarri profesionalek aparteko ordu gehiegi ez sartzeko.

o        Itxierarik ez: ez ospitaleak, ez osasun-zentruak, ez oheak… Edozein itxierak arretaren kalitatea gutxitzea dakar.

o        Ordainkidetzarik ez: osasun mailan egun dauden desberdintasunak areagotzen dituelako, erabiltzaileen sarrera ekonomikoen arabera eta osasun publiko unibertsaletik aldenduta.

·        Gai hauek aldarrikatzeko ELA eta LABek MOBILIZAZIO-EGUN batera deitu ditugu Osakidetzako langileak. Deialdia abenduaren 14rako da, EAEko 3 ospitale handienetan: Donostia ospitalea, Gurutzeta eta Santiago.