Ondulineko langileak greba mugagabean daude

2016/05/30
Ondulineko langileak greba mugagabean daude
Grebaren helburuak hiru dira funtsean: lanpostuak mantentzea, gerora begira bideragarritasuna izatea eta hitzarmenaren negoziazioa abiaraztea. Zuzendaritzak beste lantoki batzuetara desbideratzen ditu lan kargak, eta baita greba-eskubidea urratu ere, aldi baterako laneko enpresa bati kontratazioak eginez.

2013. urtean, Gallartako lantegian industria-jarduera iraunarazteko, %15eko murrizketa onartu zuten soldatetan, eta harez geroztik soldatak izozturik izan dituzte. Zuzendaritzak gaur arte ez ditu negoziatu nahi izan honelako gai garrantzitsuak: kontziliazioa, eroste-ahalmena berreskuratzea eta lanpostuak mantentzea. Gainera, negoziazioetan enpresak %100eko malgutasuna izatea bilatu du, eta hori lortze aldera etendura-EEE aurkeztu zuen ezbaian ibili gabe; baina langileen ordezkariek azkenean lortu zuten ekimen hura geldiaraztea.