Baionako hilketa salatzeko kale bilkurak
2009/01/21
Urtarrilaren 12an Baionan gertatutako erailketa salatzeko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak urtarrilaren 21erako deitutako kale bilkuretan parte hartzeko deia egiten du ELAk.
Marie Laurence Canicas ,48 urteko emakumea, izan da indarkeria sexistaren azken biktima. Genero berdintasunaren bidean, erailketa eta eraso sexista guztiekin amaitzea ezinbestekoa da.
Kale bilkurak hiriburuetan:
BILBO: 19:30ean Arriagan
DONOSTIA: 19:30ean Bulebarrean
GASTEIZ: 20:00 Andre Mari Zuriaren enparantzan
IRUÑEA: 20:30ean Udaletxe aurrean