Merkataritzako langileek kalean hitzarmenen blokeoa eta jaiegunetan irekitzeko erabakia salatu dute
2012/01/04
Merkataritzako langileek gaur goizean hainbat mobilizazio egin dute Bilbon. Lehenik, 11etatik 13etara Zara, Cortefiel eta H&M denden aurrean elkarretaratzea egin dute, hitzarmenen negoziazioa blokeotik atera dadila exijitzeko. 30.000 langile inguru daude hitzarmenik gabe 4 urtetik hona. Ondoren Bilboko Udaletxe aurrera joan dira, eta han Iñaki Azkuna alkatearen jarreragatik protesta egin dute, hau hainbat dendaren alde agertu baita jaiegun eta igandez irekitzeko erabakiari sostengua emanez. Irekitze hau datorren igandean, hilak 8, berriro gerta liteke.